Ideiak partekatu eta elkarren barri edukitzeko aukera izan dute
Lea-Artibai eta Mutrikuko Ikasle Abertzaleek Lekeition egin duten Ikasle Egunean. Hausnarketa eta jaia lotu zituzten egun osoko egitarauan.
30 bat lagun batu ziren Gazte Gunean goizeko eztabaidetan parte hartzeko. Bi tailer egin zituzten, «
hezkidetzaren inguruko tailerra nahiko dinamikoa eta
LOMCE legeari buruzkoa, hitzaldi modura». Ikasle Abertzaleeen ibilbidea, berriz, beste egun baterako utzi zuten «zabalago lantzeko asmoz».
Indarra
Goizeko eztabaiden ondoren, poteoa egin eta Lekeitioko eskoletako jantokian batu ziren gazteak elkarregaz bazkaltzeko. Lagun gehiago egon ziren bazkalorduan, 70 inguru. Giro onagaz jarraitzeko, Ekaitza eta Sustrajah Band taldeen kontzertuak eduki zituzten kontzijopean.
«Lea-Artibai eta Mutrikuko herri guztietako jendea batu ginen, eta horrek erakusten du beharrerako gogoa eta indarra badaukagula», adierazi dute Ikasle Abertzaleko kideek.