330 lagun eta giro ezinhobea Ondarroako 29. Egia-Iriondo memorialean
http://www.youtube.com/watch?v=rBB5e4By1rc&feature=youtu.be
Ondo hasi eta ondo amaitu. Ondarroako herri lasterketarik ospetsuenak jendetza batu du beste behin ere errepidean eta jendetza bide bazterretan eta alde zaharrean. 11:45 orduko asko eta asko ziren Errenteriarantz eta Kamiñazpirantz zihoazenak. Ordurako Berriatuko Kordeleriaren parean zeuden ibilbide osoa egin behar zutenak. 12:00ak puntu-puntuan abiatu ziren Ondarroarantz. Asier Ugartetxea ziztu bizian atera zen
Ondo hasi eta ondo amaitu. Ondarroako herri lasterketarik ospetsuenak jendetza batu du beste behin ere errepidean eta jendetza bide bazterretan eta alde zaharrean. 11:45 orduko asko eta asko ziren Errenteriarantz eta Kamiñazpirantz zihoazenak. Ordurako Berriatuko Kordeleriaren parean zeuden ibilbide osoa egin behar zutenak. 12:00ak puntu-puntuan abiatu ziren Ondarroarantz. Asier Ugartetxea ziztu bizian atera zen. Irabazi egin nahi zuen, eta nagusitasunez irabazi ere egin zuen. Bost minutu eskasean Errenterian zegoen korrikalaria. 13 minutu eta 38 segundoren barruan gurutzatu zuen alde zaharreko helmuga, txalo artean. Pozik agertu zen irabazlea, eta bertan zeuden guzti-guztiei eskaini zien garaipena, “hau zuontzat guztiontzat da” esanda. Atzetik ailegatu ziren gainerakoak. Asier Leon izan zen bigarren sailkatua. Estreinako igo zen podiumera Leon, eta oso pozik zegoela aitortu zuen. “Asierrek irten duen modura irtenda, bagenekien ezin izango geniola jarraitu”, aitortu zuen. Roke Larrañagak egin zuen hirugarren. Beteranoetan lehenengo gizonezkoa izan zen bera.
Aitziber Gomezek, Ikurne Badiolak eta Irati Bilbaok osatu zuten nesketan nagusien podiuma. Egindako lasterketagaz “gustura” agertu ziren. Gomezek, gainera, Txirrimorraskiko umeen animo eta txalo beroak jaso zituen txapela jasotzeko momentuan.
Ondorengo minutuetan, banaka zein taldeka amaitu zuten lasterketa parte hartzaileek, batzuk “dana ematen” eta beste batzuk geldika-geldika, alboan zeukatenari eskua emanda. Bitxikeri modura, Alex Castrok oin hutsik egin zuen lasterketa, eta Luis Martinek ez zuen hutsik egin: memorial guztietan parte hartu du, eta atzo ere han egon zen.
Amaieran, Txirrimorraskikoek omenaldia jaso zuten, denbora libreko taldean dabiltzan umeen berotasun eta oihu artean. “Txirrimorraski, Txirrimorraski, Txirrimorraski”, zioten, behin eta berriz. Eta zelan ez, Jose Mari Aranbarri Egia eta Martin Iriondok jaso zuten azken txalo zaparrada eta antolatzaileen esker ona.
Argazki galeria [nggallery ID=108]
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.