Irribarrez bete da Mutrikuko kiroldegia Irrien Lagunen eta HITZAren jaian
http://www.youtube.com/watch?v=nAgVbBmckK4 Martin Bertso, Mari Kalanbre, Largabista, Ane Pirata eta Hitzagaz ondo baino hobeto pasatu zuten zapatuan etxeko txikiek eta ez hain txikiek. Hitza egunkariaren 10. urteurren jaialdiak jokoak, txokolatada eta kontzertua bildu zituen Mutrikuko kiroldegiko kantxan. Hiru taldetan banatuta, eta piratak modura margotuta aritu ziren jokoetan. Gogotsu aritu ziren gaztetxoak, guraso eta lagunen animo artean. Parte hartzera animatu zen gurasorik ere ez zen falta izan. Hitzaren urteurrena gogora ekarri zuten marrazkietan: Zorionak Hitza esaldia kolorez eta irudi politez jantzi zuten haurrek.
Martin Bertso, Mari Kalanbre, Largabista, Ane Pirata eta Hitzagaz ondo baino hobeto pasatu zuten zapatuan etxeko txikiek eta ez hain txikiek. Hitza egunkariaren 10. urteurren jaialdiak jokoak, txokolatada eta kontzertua bildu zituen Mutrikuko kiroldegiko kantxan. Hiru taldetan banatuta, eta piratak modura margotuta aritu ziren jokoetan. Gogotsu aritu ziren gaztetxoak, guraso eta lagunen animo artean. Parte hartzera animatu zen gurasorik ere ez zen falta izan. Hitzaren urteurrena gogora ekarri zuten marrazkietan: Zorionak Hitza esaldia kolorez eta irudi politez jantzi zuten haurrek.
Indarrak txokolate beroa edanda eta galletak janda berreskuratu zuten, kiroldegiaren atarian.
Ane Piratagaz kantuan eta dantzan jarraitu zuten ondorengo minutuek. 19:45 aldera amaitu zen jaia. Irribarrez atera ziren jaialdian parte hartu zutenak. Guzti-guztiei “eskerrik asko” etortzeagatik.
Ekitaldiko bideoa ikusi:
Argazki galeria [nggallery ID=107]