Azken hamar urteetan oinarritutako datuak kontuan hartuta, 2013ko antxoa gazteen biomasa kopurua %25a murriztu da. Azti-Tecnalia ikerketa zentroak egindako JUVENA 2013 kanpainaren arabera, 110.000 tona antxoa gazte zegoen Bizkaiko Golkoan, irailean. Antxo gazte horiek guztiak udaberrian jaiotako arrainkumeak ziren.
Hala ere, ikerlariak baikor azaldu dira, antxoa helduen stock-ak Itsaso Esploratzeko Nazioarteko Kontseiluak ezarritako muga gainditu dezakela uste baitute. Hain zuzen, 21.000 tonatan ezarri zuen muga nazioarteko kontseiluak.
Eusko Jaurlaritzak positiboki baloratu ditu datuak, euskal kostaldeko antxoa gazteek «osasun ona» daukatela iritzita. Euskal arrantzaleen arrantza mota jasangarriek espeziearen biziraupena bermatzen dutela deritzo Jaurlaritzak.