2014ko aurrekontuak onartu ditu
Markina-Xemeingo Udalak Bilduren eta Aralarren aldeko botoekin. Barroetako zubia izango da datorren urteko proiektu nagusia.
Danetara,
4.408.259 euroko aurrekontua edukiko du Markina-Xemeinek 2014rako. Aurten baino 107.490 euro gehiago. Gastuei dagokienez, 4.363.619 euro gastatuko direla aurreikusten dute.
Proiektuak
Barroetako zubia egiteko erabiliko da 2014ko aurrekontuko azpiegitura eta hirigintza inbertsioen ataleko kopuru osoa. Atal horretarako,
118.502 euro gorde ditu udalak. Barroetako zubiaren lanek 1,3 milioiko aurrekontua daukate. Bizkaiko Foru AldundiakĀ 550.000 euroko diru laguntza eman du, eta horreri udalak aurretik gordeta zeukan 700.000 euroak batuko zaizkio. Barikuan amaituko da zubia eraiki nahi duten enpresek euren eskaintzak aurkeztu ahal izateko epea, eta udalaren asmoa obrak urtarrilean edo otsailean hastea da. Zubia 2015eko otsailerako eginda egotea da helburua.
Zubiaz gain, beste proiektu batzuk ere eroango ditu aurrera udalak.
Baserrien lokalizaziorako GISĀ programarako softwarea jartzeko 20.000 euroko aurrekontua aurreikusi dute,
Berdintasun plana eta protokoloa egiteko 36.000 euro egongo dira,
Euskal Herriko Itzulirako 20.000 euro erabiliko dituzte,
ortu publikoetan hobekuntza lanak egitera 2.000 euro bideratuko dituzte, eta aurten ere herriko bi ikastetxeetan
hezkidetza plana garatzeko 16.000 euro erabiliko dituzte.
Bestalde, herriko kultur eta kirol taldeentzako diru-laguntzak aurreikusi dituzte. Kirol taldeentzako 52.670 euro egongo dira, kultur taldeentzako 42.750 euro eta herrialde azpigaratuei laguntzeko 11.160 euro. Uhagon kulturguneko ekintzetarako 40.000 euro egongo dira.
Euskera
Euskeraren atala ere kontuan izan du udalak, eta bertara iaz baino diru apur bat gehiago bideratuko dute. Guztira
Euskerari lotutako gaietarako 66.050 euro egongo dira.
Jaiek, ostera,
100.000 euroko aurrekontua izango dute, 2013an baino 15.000 euro gehiago.
Sarreren gehiengoa, bestalde, zuzeneko zerga, tasa eta transferentzia arrunten bidez ailegatuko da.
Zuzeneko zergen bidez, 836.180 euro lortuko ditu Udalak, eta
transferentzien bidez 3.110.372 euro.