Lea-Artibai eta Mutrikuko Ernai gazte antolakundeak hurrengo hile bietarako preso eta iheslarien aldeko dinamika abian ipini du. Otsailaren 8ra arte, ekimen bateratuak egingo dituzte eskualdean eta Mutrikun.
“Garai berriei buruz hitz egiten badugu ere, gaur egun oraindik Euskal Herria eta bertako herritarrak hainbat urtetan jasaten dauden zapalketa anitzen ondorioz ehunka euskal herritar beraien etxetik urrun daude”, azaldu dute Ernaiko kideek. Epaiketa politikoak “oraindik martxan” daudela eta eskualdeko bi gazte ere epaitzen ari diela gogorarazi dute gazteek.
“Egoera latz horren aurrean beharrezkotzat jotzen dugu gazteok banako zein kolektibo moduan konrpomisoak hartzea”, esan dute. “Beharrezkoa dugu gatazka politikoan eta horren ondorioen aurrean subjektu aktibo bilakatu eta horrela borroka hau muturreraino eroatea”.

Horren aurrean sortu da Denak ala inor ez ekimena, eta besteak beste, hurrengo
ekintzak egingo dituzte dinamika horren barruan:
-Abenduaren 26an, 17:00etan: Bikote harremanak kartzelan hitzaldia Mutrikuko gaztetxean.
-Abenduaren 27an: Preso eta iheslarien aldeko bertso afaria Lekeitioko ikastolan.
-Urtarrilaren 17an, 19:30ean: Espetxea eta espazioa ekimena Oier Gonzalezen eskutik Mutrikun.