Lekeition egin zuten Libre egunaren aurkezpena
Gazte independentisten aurkako makroepaiketa zio politikoetan oinarritzen dela salatu dute berriro auzipetuek. Mikel Totorikak azaldu duenez, 26/11 sumarioaren epaiketari
hiru fase baino ez zaizkio geratzen: akusazioaren zein defentsaren perituen deklarazioak, bi aldeen ondorioak eta akusatuen azkenengo hitza.
Urtarrilaren 16, 17, 30 eta 31an burutuko lukete guztiak.
Gogoratu du, gainera, auziperatuek, haien deklarazioetan, argi utzi zutela «
arazoa ez dutela sigla batzuekin, baizik eta gazteria oso batekin», eta beren militantzia politikoa aldarrikatu dute. Gainera, epaitegi horren aldetik «erabaki historiko» bat ere lortu zutela azpimarratu du: «Gu, akusatuak, gure torturatzaileek deklaratzen zuten bitartean, salan presente ez egotea. Era honetan epaileek gure torturen onarpen inplizitu edo esplizitua agerian utzi zuten».
«Aurreratzen dizuegu, epaitegian behintzat,
guk auzipetuok ez daukagula ezer gehiago esaterik, nahi arrazoi politiko eta judizial dituztela gu 40ok libre uzteko», adierazi du Totorikak.
Lekeitioko Gaizka Likona eta Zurine Gojenola ere auzi horretan ari dira epaitzen.
Era berean, 35/02 sumarioko auzipetuek ere ildo beretik hitz egin dute. Markina-Xemeingo Isa Mandiola eta herriko tabernetako ordezkariak dira auzipetuan makroepaiketa horretan. Karmelo Landa auzipetu eatarrak azaldu duenez, 35/02 sumarioan
auzipetuta daudenen aurkako akusazioak «urtu» egin zaizkiela, eta horregatik ari direla inputazio «berriak asmatzen».
Ostegun honetan hasi eta martxoaren 19ra arte, polizien deklarazioak izango dira, 24 saiotan.
Hortaz, Totorikak eta Landak esan dute argi gelditu dela «
jarduera politikoak direla jazarriak izan direnak eta egun izaten ari direnak».
«Arrazoi politiko eta soziala» irabazi dituztela adierazi ondoren,
arrazoi juridikoa ere irabaziko duten konfidantza osoa agertu dute.
Bereziki herriko tabernak kriminalizatzen saiatu direla azpimarratu du, «helburu bakarraren bila», kultur elkarte hauen konfiskazioa, hain zuzen.