
Etxaburu, Andonegi, Lizardi eta Palenzuela, sari banaketan
II. Ziriako Andonegi ipuin lehiaketako sariak banatuta daude. Aitor Lizardi mutrikuarrak sari nagusia eta mutrikuar onenaren saria jaso zituen Joseba Palenzuela alkatearen eta Joseba Etxaburu zinegotziaren eskutik.
“Pozik” hartu zituen, lagunen eta senideen txalo artean.

Aitor Lizardi, sariekin
Aurreko belaunaldiek euskararen eta euskal literaturaren alde egindako lanaren garrantzia azpimarratuta, institutuko gazteekin literatura lantzeak daukan garrantzia nabarmendu nahi izan zuen Lizardik. Ziriako Andonegiren senideak ere sari banaketan egon ziren.