Lekeitio eta jaiei buruzko erakusketa antolatuko du Aittitta Txiki taldeak
Gabonetako argazki zaharren erakusketa antolatuko du aurten ere Aittitta Txiki kultur taldeak. Aurtengo gaia, Lekitto eta jaiak izango dira. Erakusketa osatzeko, argazki, dokumentu eta bideoak biltzen dabil kultur taldea. Horretarako, herritarrek etxean duten materiala, izen abizenak eta telefonoarekin batera, Kultur Etxean utzi dezaketela zehaztu dute.
Materialea, barriro, ahalik eta arinen bueltatuko dutela jakitera eman dute Aittitta Txikiko kideek.
Argazki zaharren erakusketa ikusgai egongo da abenduaren 19tik urtarrilaren 7ra bitartean Barandiaran aretoan.