Mutrikuko santomaseko bertso bazkariko txartelak salgai daude
                    
            
                     Zapatuan izango da bertso bazkaria, Txalapartan, Mutrikuko Bertso Eskolak antolatuta. Sarrerak Txalapartan bertan  eskuratu ahal izango dira, eta  azken eguna eguena da. Aitor Sarriegi eta Iñigo Mantzisidor Mantxi egongo dira kantuan. Bertso bazkariko txartelek 20 euro balio dituzte; hala eta ere, 18 urtetik beherakoentzat eta langabetuentzat prezio berezia edukiko dute: 12 eurotan eskuratu ahalko dute sarrera.