Txapelketa gaur aurkeztu dute, Bilboko Bizkaia frontoian. Andoni Aretxabaleta markinarrak estreinako parte hartuko du lehen mailako binakako txapelketan. Olaizola II izango da bere bikotea.
Txapelketa 2013koa modukoa izango dela jakin eragin dute antolatzaileek. Lehenengo partidua zapatuan, abenduak 21, hasiko da, Bilboko Bizkaia frontoian.
Lehenengo partidu hori jokatuko du Aretxabaletak, Olaizolagaz, Berasaluze II eta Albizuren aurka.
Finala apirilaren 27an egingo dela aurreikusi dute antolatzaileek.