Arantzamendik idatzitako 'Nabucco' operaren euskarazko bertsioa
NABUCCO. Giusseppe Verdi (Ioan Arantzamendik euskaratua)
Euskal Herri, eder ta maitagarria, Landa, zelaietan, lore garbia! Meatzetan, bihotz odol gorria, Itsas-uhinen altzoan ogia! Maltzurki, kanpohaize doinuz zoraturik, Makur, etsia, jo eta zaude menpeturik… O! Aberri! Susper ta zabal begiak Heda munduaren zehar zure egiak!
Jaiki eta jaiki, Gora euskaldun bihotzak! Ez bildur, ez makur, ez lotsa! Herri bat geurea, lehiatsu eta sendoa, Bekokia gorantz jasoa! Euskara guztion hizkera, aintzina oraingoen era! Euskal Herri, gora behin eta birritan, Bizi bedi zoriontsu gizalditan! Itxaropenezko indar berrikitan! Askatasunaren eguzki argitan
Eguzki argitan……!