Markina-Xemein eta Berriatuako Gabonetako zesta punta txapelketak pil-pilean daude. Liga amaitzear dagoen arren, azken egunera arte ez dira erabakiko finalaurrekoak.
Gaur iluntzeko partiduetan erabakiko dira finalaurrekoak
Berriatuan. Bi partidu jokatuko dira Mendibarren frontoian: Antxon eta Ubillaren artekoa eta Arbe eta Lekerikeren artekoa. Partidu gogorrak izango dira aurrera egiteko aukera jokoan dago-eta. Lehenengo partidutik sailkatzen denak Barandika izango du aurkari, ostera, bigarren partidua irabazten duenak Aimarren kontra joakatu beharko du finalaurrekoa. Arbek maila ona erakutsi du txapelketan eta aukerak ditu aurrera egiteko, iluntzean ikusiko da zer gertatzen den.
Berriatuko Gabonetako banakako txapelketako finalaurrekoa abenduaren 26an izango da eta finala berriz, abenduaren 31n 17:30ean.
Uni-ko lehiaBihar, barikua, 17:00etan
Markina-Xemeinen jokatuko diren partiduek esango dute nortzuk egongo diren abenduaren 27ko finalaurrekoetan. Elite mailari dagokionez, Barandika eta Santi eta Aimar eta Andreuren norgehiagokatik aterako da finalaurreetako laugarren bikotea. Beste hirurak Antxon eta Leke, Arbe eta Arriola, eta Meabe eta Zabala izango dira. Lehen mailan, Barandikak eta Makokik irabaziz gero hiruko berdinketa egongo litzateke eta bigarren mailan berriz, bigarren, hirugarren eta laugarren postuak jokoan egongo dira. Emozioa maila guztietan dago.
Asteburuan gertatzen dena gertatu, Markina-Xemeingo Gabon Saria txapelketako finalaurrekoak abenduaren 27an jokatuko dira eta finala urtarrilaren 4an.