Bizkaiko finalak jokatuko dituzte Berriatuak eta Markinak zapatuan. Mutrikun, berriz, Gipuzkoako finalak lehiatuko dira.
San Tomas egunak ekarriko ditu Mutrikura Gipuzkoako Txapelketako garaileak. Danetara bost partida jokatuko dira Miruaitz frontoian lau zesta-puntakoak eta nagusien palakoa. Mutrikuko Danok Bat taldea hiru finaletan egongo da: zesta puntako kadete eta gazte mailetan eta nagusien palan. Dagoeneko ziur dute txapel bat, kadeteetan Mutrikuko taldeko bikote bi ailegatu dira-eta finalera.
Durangon
Berriatuak eta Markinak ere ziurtatuta dituzte txapelak Bizkaiko finalean. Gazte eta 22 azpikoetan Markinako talde bi arituko dira elkarren kontra, seniorretan aldiz, Berriatuko bi. Kadeteen mailako txapela ostera, herri batera zein bestera joan daiteke. Berriatua eta Markina aurrez aurre aurkituko dira Durangoko kantxan 17:00etatik aurrera.