Tantaz Tanta mugimenduak Gernika-Lumon egindako ekitaldia
Hainbat eta hainbat ekitaldi antolatu ditu, herririk herri, euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko mugimenduak. Lekeition, gaur zabalduko ditu ateak elkartasun dendak, Eskolapean: egunero egongo da zabalik. Ondarroan bihar ipiniko dute elkartasun denda, goiz partean, alde zaharrean, San Tomas egunaren bueltan.
Abenduaren 23an, Hator Hator ekitaldia egingo dute Lekeition, udaletxeko eskaileretan, Olentzeroren kalejira girotuz.
Abenduaren 24an, Markina-Xemeinen, giza katea egingo da, Kontzekupetik hasita, 19:00etan.
Ondarroan, ordu berean, Olentzero be tanti re kalejira abestua egingo da, Augustin Zubikarai plazatik irten eta Zubi Zaharreraino, dantzari eta txalapartariak lagun.
Aurretik, goiz partean, atxikimendu argazkiak ateratzeko aukera egongo da alde zaharrean.
Abenduaren 27an urteko azken barikua ekarriko du herririk herri. Giza kateak Ondarroan eta Lekeition 19:30ean eta Markina-Xemeinen 20:00etan egingo dira.
Abeduaren 29an futbol festa ospatuko da Ondarroako Zaldupe futbol zelaian, 12:00etan hasita, euskal futbol jokalari beteranoek elkartasun partidua jokatuko dute. Lehen zatiaren amaieran, atsedenaldian, tanta erraldoi bat osatuko da zelaiaren erdian. Elkartasun denda ere ipiniko da futbol zelaian.
Markina-Xemeinen, bestalde, tantaz betetako erreka osatzeko ekitaldia egingo da, 17:00etan, Guen kalean.
Gabon zahar egunak,
abenduaren 31k ondarrutar preso eta iheslarien aldeko brindisa ekarriko du Ondarroako Zubi Zaharrera, 19:30ean.
Urte berrian sartuta,
urtarrilaren 4an, eskualdeko martxa egingo da Aulestira.