Ipuin eta jostailu ez sexistak aukeratzeko gidak argitaratu ditu Lekeitioko Udalak
Lekeitioko Udalak, Gabonei begira, Jostailu Ez Sexistak Aukeratzeko Gida eta Ipuin eta Liburu ez Sexistak Aukeratzeko Gida argitaratu ditu. Aurreko urtean, ekimenak izan zuen harrera ona ikusita, aurtengoan ere gidak ateratzea erabaki dute. “Eguneratu eta berrausnartu egin dira, denontzat erabilgarriago izateko asmoarekin”.
“Jolas eta ipuinen bitartez berdintasunean oinarrituriko baloreak transmititu daitezkeela uste dugu eta hori lortze aldera proposatu dira katologo hauek. Gainera, produktu hauetariko asko euskaraz azaltzen zaizkigunez, euskararen aldeko apustua ere egin genezake ekintza berean”, azaldu dute.
Katalogo eta gidak aste honetan banatuko dira ikastetxeetan baina horrez gain, liburu eta jostailu dendetan jarriko dira herritar guztien eskura.