San Tomas eguna eta Umeen Eguna ospatuko dituzte zapatu domekan
Ziortza-Bolibarren. Baserritar jantziak soinean hasiko dituzte jaiak. Txistularien kalejira, meza eta Gotzon eta Judith trikitilarien doinuekin alaituko dute zapatuko goiza. Eguerdi partean, berriz, herri kirol saioa edukiko dute. Aurten ere, sagardotegi bazkaria, eta osteko erromeria edukiko dituzte frontoiaren aterpean, eta iluntzean, errentero eta etxe jabeen arteko etxe-sari ordainketaren parodian parte hartuko dute herritarrek. Berakatz zopa eta gaztaina erreekin afaldu eta berbenan arituko dira dantzan egunagaz amaitzeko.
Frontoian egingo dira Umeen Eguneko ekimenak ere. Eguerdian talo jana edukiko dute, eta arratsaldean, umeen jaiaren ondoren, umeentzako kopaua egongo da. Markina-Xemeingo Gazte Ahots Abesbatzak kantuan egingo du 17:00etan.
Egitaraua:
ABENDUAK 21, zapatua, SAN TOMAS EGUNA
- 11:30. Txupinazoarekin jain hasiera
- 11:30. txistularien kalejira
- 12:30. meza nagusia
- 13:00. Gotzon eta Judith trikitilariak
- 13:15. Mugerza anaiak aizkoran eta Irati Astondoa 25 kiloko txingak, serran, txokorrak…
- 14:30. Sagardotegi bazkaria
- 15:30. Erromeria Roberto Etxebarria eta Idoia Markaida trikitilariekin.
- 19:30. Baserritarren kalejira.
- Ondoren, berakatz zopa eta gaztaina erre jana.
- 21:30. Berbena alaiki taldeagaz.
ABENDUAK 22, domeka, UMEEN EGUNA
- 11:30. Txistularien kalejira.
- 12:30. Meza nagusia.
- Ostean. Taloak frontoian.
- 17:00. Markina-Xemeingo Xemein Gazte Ahots Abesbatza.
- 18:00. Umeen jaia: herri kirolak, zeramika…
- Jarraian. Umeentzako kopaua.