Amaren Eskuak filmaren emanaldia, domekan, Markina-Xemeingo kultur aretoan
Amaren eskuak filma emango dute domekan, 19:00etan kultur aretoan. Karmele Jaioren eleberrian oinarritutako filmak Nerea, 38 urteko emakume baten egoera kontatzen du. Nerea, bizitza familiarra eta profesionala uztartu nahi dituen ama bat da. Egunkari bateko erredakzioan egiten du lan. Egun batetik bestera, ordea, Nereak bere bizitzan duen desoreka handitu egingo da bere ama Luisa, memoria galtzen hasita, ospitalera eramango duten egunean.
Sarrera 3 eurokoa izango da.
http://www.amareneskuakfilma.com/eu/