Markina-Xemeingo aisialdi lantaldeak egun biko irteera antolatu du
Santa Eufemiako zelaiko Atxagarai aterpetxera. Datorren urteko udaleku ibiltaria prestatzea da asmoa. Proiektu hori hasieratik denek batera sortu ta adosteko Atxagarai aterpetxera egingo da
irteera abenduaren 29 eta 30ean. Aisialdi lantaldeak gonbidapena luzatu dieĀ herriko gazte denei, “proiektu eder bat danon artean sortzeko”.
Irteera 2000 urtea baino aurretik jaiotako guztiei zuzenduta dago.
Izen emotea udaletxean edo herri bibliotekan egin behar da abenduaren 24a baino arinago.