https://www.youtube.com/watch?v=JhyiHzpikz0 Dendari kaletik hasita, Lekeitioko kaleetan zehar ibili da gaur goizean Bonbilloneko Erregeen kabalgata. Aurten baina, hondeatzeko makina izorratu eta kamioi gainean egin dute ibilbidea Meltxor, Gaspar eta Baltasarrek. Txistulariek ireki dute kabalgata, eta atzetik etorri dira Olentzero bere asto eta gurditxoarekin eta hiru Erregeak, kamioian.