


https://www.youtube.com/watch?v=CdId2XWpiX0#t=103 Denboraleak hamaika gertaera ekarri zituen atzo, urtarrilak 6, Lea-Artibai eta Mutrikura. Ispasterren, uretan surf egiten zebilen surflaria erreskatatu behar izan zuten. Besoa dislokatuta zeukala eta, surflariak uretatik ezin zuela irten esan zuen. Erreskatea 17:40ean gertatu zen. Gurutze Gorriko Itsas Salbamenduko taldea bertaratu zen, Ondarroatik, eta Ertzaintza ere bertara agertu zen. 18:30ak aldera, surflaria uretatik atara zuten.