EPPK-ren zortzi bitartekari atxilotu ditu Guardia Zibilak, tartean Arantxa Zulueta abokatua
https://www.youtube.com/watch?v=fd1pGGwSJJw Euskal Preso Politikoen Kolektiboko abokatuen Bilboko egoitzan sartu da Polizia eta atxiloketa ugari egin ditu, Espainiako Barne Ministerioak adierazi duenez. Espainiako hedabideen arabera, atxilotuak Arantxa Zulueta, Jon Enparantza, Aitziber Sagarminaga, Jose Luis Campos, Egoitz Lopez de Lacalle eta Jose Miguel Almandoz dira.
![IMG-20140108-WA0002](http://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/site/files/2014/01/IMG-20140108-WA0002-300x225.jpg)
![IMG-20140108-WA0004](http://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/site/files/2014/01/IMG-20140108-WA0004-300x225.jpg)
![IMG-20140108-WA0009](http://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/site/files/2014/01/IMG-20140108-WA0009-300x225.jpg)
ELA eta LAB sindikatuak, Aralar, Alternatiba, EH Bildu, Lokarrik eta Ernaik atxiloketak salatu dituzte, operazioa “larria eta onartezina” dela esanaz; guztiek atxilotuak eske lagatzeko exijitu diote Espainiako GobernuariLokarrik ere atxiloketak salatu nahi izan ditu. “Espainiako Gobernuak itxaropena geldiarazi nahi du”. Atxilotuak aske uzteko eskatu du Lokarrik: “Gaur arte egin duten lana neurri handi ala txikiagoan kritikatu ahal da politikoki, baina inola ere ez da delitu”. LAB sindikatuak ere atxiloketak salatu ditu. Operazio poliziala «errepresiboa, antidemokratikoa, politikoa eta mediatikoa» izan dela esan du sindikatuak. Halaber, atxiloketok Espainiar estatuaren «mendeku gogoaren» isla direla gaineratu eta langileei atxiloketen aurkako salaketa lantokietara helarazteko eskatu die. ELA sindikatuak ere atxilotuak “berehala aska ditzatela” exijitu du: “Erabaki horrek, zeina oraingoan ere erabilera mediatikoarekin batera etorri baita, eskubide demokratikorik oinarrizkoenak urratzen ditu. ELAk ebidentzia bat nabarmendu nahi du: gure herrian normalizazio politikorantz egiten diren aldebakarreko urratsekin pozten ez diren indar bakarrak PP eta eskuin muturreko beste erakunde satelite batzuk dira”. Alternatiba alderdiarentzat “onartezina” da operazioa “presoen kolektiboak bakearen alde inoiz baino urrats gehiago egiten ari denean” gauzatzea. Alternatibako bozeramaile nazional Asier Vegak, estatuko segurtasun indarren “legezko oinarrik gabeko enegarren operazioa” salatu du. Sortuk ere operazioa ozen salatu nahi izan du: “Konponbidearen aurka Alderdi Popularrak burutu duen enegarren saiakera dugu hau. Ez daukagu inongo zalantzarik esateko bakearen etsaiek agindu eta gauzatu dutela gaurko operazioa”. Aurrekariak 2010ean eta 2011n ere atxilotu zuten Zulueta, Guardia Zibilek. Orduan Hernanin atxilotu zuten. Polizia iturriek esan zutenez, orduan, Baigorri inguruan aurkitu zituzten zuloen planoak aurkitu zituzten Arantza Zuluetaren bulegoan 2010eko maiatzean. Iturri horien arabera, Baigorri inguruko zuloetan 20.000 euro, tenporizadore bat, arma bi eta lehergaiak egiteko materiala aurkitu zituzten. Ustez planoak atzeman zizkioten operazio zabal horretan Zulueta atxilotu egin zuten, ETAren mezulari zelakoan, eta zazpi hilabete igaro zituen espetxean. Abenduaren 2an utzi zuten aske, 60.000 euroko bermea ordaindu ostean. Argazki galeria [nggallery ID=112]