‘Itsasoaren emazteak’ ikuskizuna egongo da barikuan, Markina-Xemeingo Uni frontoian
https://www.youtube.com/watch?v=Q9Z8k60xPNE#t=0 Hika Teatroak eta Oinkari dantza taldeak Itsasoaren emazteak ikuskizuna taularatuko dute barikuan, 21:00etan, Markina-Xemeingo Uni frontoian. Euskal dantza tradizionalean oinarrituta, ikuskizunak itsasertzeko arrantzaleen emazteen bizipenak, alegia, saregileenak, kontatzen ditu. Edonola ere, ikuskizunak «historia bizia eta hunkigarria» kontatzen dituela esan dute egileek. Ikuskizunean 50 dantzarik, lau musikarik eta bi aktorek parte hartzen dute.
Prezioari dagokionez, sarrera bakoitzak 10 euro balio ditu. Uhagoneko bazkideentzako, ostera, prezio 8 eurokoa da.
«Salitre usaineko historioa»
Dantza taldearen eta Hika Teatroaren esanetan, «salitre usaineko emakumeen historia da ikuskizuna. Haien begietatik dantzatu nahi dugu, euren ahotatik kantatu, edota euren esku minberatuen azal gaziez hitz egin. Itsasoaren emazteak dira, kostaldeko bizitzaren piper eta gatza. Saregileak ofizioz, sardinerak afizioz…».
Fitxa
Dantzariak. Oinkari dantza taldea (Villabona).
Zuzendaritza eta dramaturgia. Agurtzane Intxaurraga.
Dantza garaikideko koreografia. Maider Oiartzabal (Kukai dantza konpainia) eta Hika Teatroa.
Aktoreak. Miren Gojenola eta Agurtzane Intxaurraga.
Musikariak. Angel Unzu, Xabier Zeberio, Fredi Pelaez eta Pello Ramirez.
Musika originala eta zuzendaritza. Pello Ramirez.
Jantzien diseinua. Azegiñe Urigoitia.
Eszenografia diseinua. Miren Intxaurraga.