Abortoaren lege berriariaren kontrako ekimena egin dute Lekeition asteburuan. Haurdun egongo balirake modura mozorrotu eta legearen inguruan uste zutena idatzi ondoren Eskolapean, plazan eta portuan zehar ibili zen taldea, Potxuak Martxan emakume taldeak egindako deialdi zabalari erantzunez. “Lege berria atzerakada pausu handia da”, adierazi du Potxuak Martxan-ek. “Lege berriaren ondorioz, kasu bitan abortatu ahalko da bakarrik: emakumeak arriskua badauka eta bortxaketa balego”, azaldu dute. Egoera horiek gainera ginekologo bik baieztatu beharko dituztela argitu dute, eta bortxaketaren kasuan salaketa bat egon behar da tarteko. “Lehen ere ez zitzaigun nahikoa behitantzen eta orain gutxiago”, azpimarratu dute.
Domekako ekimenagaz gainera, “lege berriak zer dakarren azaltzen eta kaleratzen jarraitzeko”,
hitzaldi bat antolatuko du Potxuak Martxan-ek
otsailaren 2an. “Ginekologo bat ekarriko dugu abortuaren historiak izan duen ibilbidea azaltzeko eta lege berriaren xehetasunak emoteko”, aurreratu dute.

Bestalde, Osasun etxeko arduradunekin berba egin zuen emakume taldeak,
osasun etxean bertan abortatu ahal dela adierazten duen kartela jartzeko, baina “baietz” esan zuten arren, oraindik ezer ez dutela jarri jakitera emon dute Lekeitioko emakume taldekoek. Hori dela eta, berriro batzeko asmoa dutela azaldu dute. “Udaletxeak ere parte hartzea nahi dugu, eta Berdintasun Batzordera ere joko dugu”, gaineratu dute.