
Beteranoen IX. Trinkete Txapelketa hasi da bidea egiten. Lehen partidua bertan behera geratu zen, jokalari baten gaixotasuna tarteko. Beraza eta Etxebarria –iaz hirugarren egin zuten– eta Iñaki Astigarraga eta Xabier Nabarro egon ziren aurrez aurre.
Partidua orekatua izan zen hasierako minutuetan, baina aurrera joan ahala, elgoibarko bikotea nagusitu zen: 30-11 irabazi zuten.
Datorren domekan, jarraipena
Urtarrilaren 19an, partidu hauek jokatuko dira:
09:30ean, Arroita (Iurreta)-Arrate (Lekeitio)/Beraza-Etxebarria (elgoibartarrak).
10:15ean, Astigarraga (Elgoibar) – Nabarro (Amoroto)/Telleria (Mallabia)-Bastida (Deba).
Goizeko 11:15ean, Moral (Lekeitio)-Laka (Mendexa)/Frias (Durango)-Berris (Lekeitio).