https://www.youtube.com/watch?v=vBXM16NUgYE Adituek kontu handiz ibiltzeko oharra zabaldu dute. Izan ere, aspaldian, itsastxakurrak gero eta gehiagotan agertzen dira bertoko kostaldeko herrietan. Ondarroan, Lekeition... esaterako, ez da arraroa animalia horiek sarri agertzea. "Masailezur indartsua daukate eta kosk egiten dute. Beraz, agertzen direnean, herritarrak ez dira asko gerturatu behar", jakin eragin dute adituek.