
Martxan dago
2014ko Peru Abarka Album Lehiaketa. Mezularik proiektua utzi du eta
Ibaizabal argitaletxeagaz egin du aurten hitzarmena udalak. Album lehiaketa bi ataletan dago banatuta. Lehendabizi narrazio onena aukeratzeko lehiaketa egingo da, eta ondoren, aukeratutako narrazio hori ilustratzeko proposamenik onena aukeratuko da.
Idazleen oinarriak eman dira argitara:
Lehiaketan 18 urtetik gorako edozeinek har dezake parte. Kategoria bakarra izango da: helduentzako literatura. Ipuinak euskara batuan aurkeztuko dira. Gaia librea izango da, eta ipuinak originalak, argitaratu gabeak eta beste inongo lehiaketan saritu gabeak izango dira. Narrazioek gehienez 12.000 karaktere izango dute, eta gutxienez 9.000 (espazioak barne).
Lanak DIN-A4 tamainako orrietan, ordenagailuz eta alde bakarretik idatzita aurkeztu behar dira. Kopia bakarra aurkeztuko da gutun-azal itxi batean. Gutun-azal horretan ez da egilearen izena ipiniko, titulu edo ikurritz bat baizik. Titulu edo ikurritz berbera idatziko da lanaren orri guztien buruan. Gutun-azalaren barruan, titulu edo ikurritz berbera duen beste gutun-azal bat sartuko da. Bigarren gutun-azal horren barruan adieraziko dira egilearen datuak: izen-deiturak, telefono zenbakia, jaiotze-data eta helbide osoa. NANaren fotokopia bat ere sartu beharko da.
Lehiatzaileek gehienez ere bina lan aurkez ditzakete.
Lanak Markina-Xemeingo Udalaren Erregistro Orokorrean aurkez daitezke, bai eta postaz bidali.
Lanak aurkezteko epea zabalik egongo da 2013ko abenduaren 6tik 2014ko urtarrilaren 31 arte.