Meza ostean herriko eskolako umeen bertso saioa eta kopauarekin hasi dituzte San Bizente jaiak Munitibarren. Asteburuan ere jaiek jarraipena izango dute eta hainbat ekintza prestatu dituzte.
Barikuan, 19:00etan, 8 begi antzerkiaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek eta ostean, Esteibar eta Obietarekin erromeria egongo da.
Zapatuan ostera, mozorro eguna ospatuko dute Munitibarren. Arratsalderako, mus txapelketa eta umeentzako parkea antolatu dituzte. Ondoren, txokolate beroa eta bizkotxoa banatuko dute herritarren artean. Bitarte horretan, mozorro lehiaketako sariak banatuko dituzte. Jaiei bukaera emateko, trikitilariak ibiliko dira domeka goizean kalerik kale. ArratsaleanĀ berriz, 17:00etan pelota partiduak egongo dira eta 20:00etan aldiz, bakarrizketa.
Narea auzoan ere jaiak
Aulestiko Narea auzoan ere San Bizente jaiak ospatuko dituzte. Zapatu goizean meza eta umeen jolasak antolatu dituzte. Horrez gain, 13:00etan zaldi dema egongo da. Arratsaldean, mus eta briska txapelketa eta gauean erromeria eta txokolatada egongo dira.