Gabonetako zozketako sariak banatu ditu Markina-Xemeingo merkatari elkarteak
Ana Mari Goikoetxeak, Mari Tere Goioganak eta Tere Amillategik irabazi dute Hemen be bai Markina-Xemeingo merkatari elkarteak antolatutako Gabonetako zozketa. Urtarrilaren 7an zotz egin ziren zenbakiak eta gaur jaso dute zortedunek saria. 1.000 euroko lehen saria eraman du Goikoetxeak herriko dendetan gastatzeko, 750 euroko bigarrena Goioganak eta 500 euroko hirugarrena Amillategik. Hilabeteko epea izango dute hirurak merkatarien elkarteko dendetan guztia gastatzeko.