Mutrikuko Udal Kirol Batzordearen bilera izango da gaur
19:00etan hasiko da bilera, udaletxean. Ordu eta erdi inguruan, Herriko Kirolaren Egunaren dataren proposamen berria, kirol elkarteeen 2013-2014 ohiko dirulaguntza eta egoera, 2014 urteko kirol batzordearen helburuak, Talaixa Triatloi taldearen sorrera, iazko kirol partiden balantzea, aurtengo kirol elkarteen egutegia eta kirol batzordearen 2014ko egutegiaren onespena izango dira landuko diren gaiak.
Hurrengo kirol batzordea otsailaren 19an egingo da, orduan ere 19:00etatik 20:30era.