Iratxe Retolaza literatura irakasleak emango du ikastaroa, Etxelilan, barikuan 17:00etatik 21:00etara eta zapatuan 10:00etatik 14:00etara. Literaturara gerturatzeko bi begirada gurutzatuko dituzte parte hartzaileek irakurketa saioetan: batetik, sexualitateen eraikuntzaren eta errepresentazioaren inguruko hausnarketara bilduko den begirada; eta bestetik, begirada feminista.
Otsailean bi ikastaro izango dira: lehenengoa, martitzenetan:
Ondarroako Plan Orokorrari begira, emakumeon ekarpenak. Bi orduko lau saio egingo dira, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Zuriñe Burgoak –Comunion arkitektoa eta Hiria Kolektiboko partaidea– emango ditu eskolak. Otsaileko eguenetan hasita, berriz,
Emakumeak kamera atzean 25 orduko ikastaroa egingo da. Lara Izagirre zinemagileak ikusentzunezko tresnak erabiltzeko beharrezkoak diren ezagupenak gerturatuko dizkie eskolako emakumeei. Ikastaro guztiz praktikoa izango da, eta. 18:00etatik 20:30era izango dira saioak. Matrikula egiteko eta informazio zabalagoa jasotzeko Etxelilara joan ahal da, martitzenetik barikura, 16:30etik 20:30era.

Amaia Egaña Etxelilako kidea Palestinan egon zen iaz
Jabekuntza erretratuak’ erakusketa ipiniko dute barikuan Etxelilan
Palestinako emakume errefuxatu eta euskaldunen artean sortutako harremanak jasoko dituzte Etxelila emakumeen topalekuan bihartik otsailaren 14ra bitartean,
Jabekuntza Erretratuak erakusketan.
Sarrera librea eta doakoa izango da.
Argazki erakusketak Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako hamar emakumek UNRWA Euskadi elkarteagaz batera Palestinako lurralde okupatuetara egindako bidaia ekarriko du gogora. Amaia Egaña ondarrutarra izan zen euskal ordezkaritzako kideetako bat.
Datorren eguaztenean, urtarrilak 29, 19:00etatik aurrera, bisita gidatu bat egingo da, bidaiari buruzko informazio zabalagaz. Ikastetxeetatik ere bisita gidatuak egingo dituzte.