
San Blas opilak
Otsailaren 3an San Blas eguna goi-goitik ospatzeko aukera izango dute herritarrek.
10:00etan aterako da autobusa, plazatik. Abadiñon azoka ikusi eta jan-edanerako tartea hartuta, bazkaritan batuko dira parte hartzaileak
14:30ean, Markina-Xemeinen. Iruzubietako Armola jatetxean geratuko dira bazkaltzen. Nagusiek 18 euro ordaindu beharko dute bazkaria. Autobusaren kostua, bestalde, Olazarrek hartuko du bere gain.
Irteeran parte hartu nahi dutenek herriko tabernan eman behar dute izena, domeka –urtarrilak 26– aurretik. «Animatu eta eman izena, egun ederra pasatuko dugu eta», esan dute elkartekideek.