Zahartzaroaren gainean berba egiteko, astelehenean hitzaldia antolatu du Mendexako jubilatuen elkarteak. Horrez gain, dagoeneko martxan dago pentsiodun eta jubilatuentzako urtero egiten duten soinketa ikastaroa.
Zahartzaroaren gainean mitoak apurtuz izenburua duen hitzaldia jubilatuen elkartean izango da 17:00etan.
Gimnasia ikastaroa berriz, astelehen eta eguaztenetan 16:00etatik 17:00etara bitartean izango da. Dagoeneko, zortzi lagunek eman dute izena beste norbaitek izena eman nahiko balu, telefono honetara deitu beharko du: Juan Miguel Txakartegi 605711885. Ikastaroa, jubilatu eta pentsiodunentzako da eta hilean 10 euroko kostua izango

du.