
Lekeitioko eskubide sozialen karta lantzen dabilen eragile sozialen taldeak deitutako giza-kateak 30 lagun batu zituen zapatu eguerdian Eskolapean. Eskubide sozialen kartako mezuak paparrean jarri eta herrian zehar zabaldu zituzten.
Kapitalismoak dakarren prekarietatea eta eskubideen gainbehera etengabea, eta krisi egoeraren larritasuna salatu zituzten besteak beste sirena baten laguntzagaz. «Krisi egoera baten bizi gara, eta egoerak ez du hoberantz egin, alderantziz, gero eta langabetu gehiago dago eta gero eta etxe kaleratze gehiago gertatzen ari dira», azpimarratu zuten.