Futbolaren komeriak kontatu ditu Zuhaitz Gurrutxagak Markina-Xemeingo kulturgunean
Barre algaraz jarri zituen Zuhaitz Gurrutxagak Uhagon kulturgunea bete zuten adin guztietako lagunak. Ordu eta laurden inguruko ikuskizunean, futbolari lotutako hainbat istorio ete bitxikeri kontatu zituen futbolari ohi eta telebista aurkezleak, umore kutsuagaz. Taldekide eta adiskideez, maitasunaz, desamodioez eta garaipen eta porrotagaz aritu zen.