Vinne Braet eta Aitor Hernandezek osatu dute gizonezkoen podiuma eta Lierni Lekuona eta Zaloa Trevillak emakumeena nazioarteko proban.
Euria tarteko, zirkuitua guztiz lokaztuta egon zen, eta txirrindulariek esfortzu handia egin behar izan zuten lasterketa amaitzeko. Belgikarrek, beste behin ere, daukaten trebetasuna eta indarra erakutsi zuten.
Ipar Gorri kirol elkarteko kideak oso pozik geratu dira probak izandako erantzunarekin: lasterketa nagusiko partaidetza oso ona izan da, eta eguraldi eskasari aurre eginda, asko izan dira lasterketaren nondik norakoak bertatik bertara ezagutzera etorri diren ikusleak.