Partidu oso lehiatuak eta gogorrak ekarri ditu Durangaldeko Txapelketa finalak Lekeitiora.
Lea Ibarrak txapel bat eskuratu zuen barikuan,
kadeteen mailan: 22-18 irabazi zion Elorriori. Lehen jardunaldiko gainerako final biak galdu egin zituen Lea Ibarrak. Gazteek 6-22 galdu zuten Iurretaren aurka. Nagusien markagailua estuagoa izan zen, partidua modura, baina azkenean, 19-22 galdu zuten.
Zapatuan sei partidu egon ziren jokoan. Hiru final jokatu zituen Markinak, txiki eta benjamin mailetan, eta bi Lea Ibarrak. Ez zuten garaipenik lortu, baina kostata irabazi zieten aurkariek.
Amaieran,
afari-merienda bat eta pernilaren zozketa egin zuten: 126 izan zen zenbaki saritua.

Zapatuko finalistak, tartean Lea-ibarra eta Markinakoak