Urtero modura hainbat lagun batu ditu Akerbeltz Gaztetxeko Bertsolari Txapelketak. Oihal, zapi eta puzgarrekin apainduta, gaztetxea zirku bihurtu zuten bariku gauean, eta txapelketan parte hartu zuten bederatzi bertsolariak domadore, mago eta trapezista.
Ofizoka, zortziko txikian, eta zortziko handian aritu ziren bertsolariak eta ariketa bereziak ere izan zituzten egiteko.
Buruhauste nahikoa eman zien zirkuaren gaiak, baina nola hala atera ziren estutasunetatik. Egindako ahaleginaren sari modura guztien artean banatu zuten saria gaztetxekoek.
Bertso saioaren erdialdera,
«bizitzaren zirkua» adierazteko, kritikari tartea egin zioten. «Denak pozik bizi gara, baina errealitateak baditu zati ilunak ere, eta hori irudikatu nahi izan dugu», zehaztu dute. Gizartearen norabidea eta indibidualismoa kritikatu zituzten besteak beste, baina horreri buelta ematen amaitu zuten tartea “bizitza zirku bat da, baina, bertatik ihes egiten ahaleginduko gara», esanez.