Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Arrantza, desegiteko bidean

Larraitz Ibaibarriaga Etxaburu
Lea-Artibai eta Mutriku
2014/01/30
Urtarrilak 9. Eguna argitu orduko, eguzkiaren lehen brintzekin itsasontzi batek egin du sarrera Ondarroako portuan. Bi ordu daramatza uretan. Ez dakar arrainik, ez dator kofradiara edo lonjetara. Bere azken bidaia du. IMG_2664 Gaztelu Donostiatik ailegatu zen. 25 urtean egon da itsasoan, eta bere egurrak oso igarria du bateko eta besteko joan-etorriak. Olatuen kolpeak. Gurutze Gorriko lokalaren parean amarratu dute, desegitera eroan bitartean. Ondoan, beste itsasontzi bat dauka, tamaina handikoa, gorria. Gure San Agustin Hondarribiko itsasontzia da, egurrezkoa hori ere. Zubia kenduta dauka, motorra ere bai, eta azken asteetan ontzi barruko elementuak bereizten aritu direla igarri-igarria da: egur puskak ikus daitezke hegal batean, kableak bestean, metal xaflak… Horrelako irudiak nahi baino gehiagotan ikus daitezke, arrantza sektorearen gainbeheraren isla. Belaunaldi aldaketarik ez dago ia, eta inor gutxik nahi du ontzi batean inbertitu. Ondarroakoa ontziak desegiteko porturik garrantzitsuenetakoa da, Oriokoagaz batera. Lehen Zumaian ere bazegoen desegite lanak egiten zituen enpresa bat, baina itxi egin zuten. Bilbon eta Pasain ere desegin ditzakete itsasontziak, baina ez dira egokiak. Inguruko ontziak ez eze, Frantziatik etorritakorik ere desegin dute Ondarroan: fibrazko bi txalupa. Iazko urtean, lau itsasontzi desegin ziren Ondarroan, denak burdinazkoak. Uretan egiten dira lehenengo lanak: zubia eta motorra kentzen dira, eta gaiak bereiztu, gero bakoitza bere birziklatze plantara eroateko. Lehenengo eta bat burdinak kentzen dira, gero plastikoa eta azkenik egurra. Hori uretan daudela. Handik karro batera igotzen dituzte: hiru daude aukeran.
Iazko urtean lau ontzi desegin zituzten Ondarroako portuan, burdinazkoak guztiak
Orain dela hiru astetik hantxe dago Gure San Agustin. Egurrezko txalupa izanik, indusmakina batek apurtuko du itsasontzia, geruzaz geruza, sei metro karratuko egurrezko zatitan. Guztira, hilabete bat eta erdi beharko dira prozesu osoa amaitzeko. Gure San Agustin-en ibilbide luzea hantxe amaituko da. Lau hamarkada baino gehiagotan ibili da itsasora ateratzen, eta 2007az geroztik, Hondarribiko ontziteriaren parte izan da. Haren desagerpenagaz Kantauri itsasoko baxurako aro bat itxiko da. Kainaberaz eta karnata biziz arrantzan egiten zuen azken egurrezko ontzia zen. «Pena handia ematen du, baina kostuak izugarri igotzen ziren, eta ezin izan dugu besterik egin», zioen Luis Mari Ribes patroiak desegiterako bidaia hasi aurretik. Egurrari txapak irabazi dio lekua. Burdinezko Itsasoan ontziak hartu dio testigua. Txapazkoak ere gerruzaka desegiten dira, hiru metro karratuko xafletan. Ostean birziklatze plantetara bidaltzen dituzte. Halakoetan, bi hilabete gehiago behar izaten dira: hiru hilabete eta erdi inguruko beharra izaten da. Amaieran, 50 tona hondakin birziklagarri eta zazpi tona errefusa geratzen dira. Eta oroitzapenak. Eta bizipenak. Beste euskal portu asko modura, Ondarroako portua itsasontziz gainezka zegoeneko oroitzapenak, zuri-baltzeko argazkiz lagunduta batzuetan, koloretako argazkiz besteetan. Itsas hondoa, itsasontzien hilerri isila Gauzak asko aldatu dira. Orain dela bederatzi urte arte, ontzi zaharrak hondoratu egiten zituzten. Ontziaren egurra 2.000 bat metrora urperatzen zuten, arrainak bertan hazteko. Irudi ikusgarriak izaten ziren. Lau Anaiak eta Bizkargi izan ziren hondoratu zituzten Ondarroako azken bi itsasontziak. Egurrak beste helmuga batzuk edukitzen ditu gaur egun: bigarren bizitza bat ematen zaie itsasontziei, itsasotik aparte. Gainera, egurrezko itsasontzien egurra oso preziatua izaten da. Elondoagaz egoten dira eginda, eta asko izaten dira portura txalupen zatiak eskatzera joaten direnak.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.