Fiskalak sei urteko kartzela zigor eskaera berretsi du Likona eta Gojenolarentzat

Auzipetuetako batzuk, atzo, Espainiako Auzitegi Nazionalera sartzen.
Dignidad y Justicia erakundeak hamar eta hamabi urteko kartzela zigorrak eskatu ditu auzipetuentzat; defentsa abokatuak auzipetuei inputatzen zaizkien ekintzak politikoak eta sozialak direla argudiatu duDefentsako abokatuak izan ziren ondorioak azaltzen azkenak. «Alde guztiek ondorioztatu dugu pertsona hauei inputatu zaizkien ekintzak soilik politikoak eta sozialak direla», azaldu zuen Amaia Izko auzipetuen defentsak. Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren epaiak oinarri hartuta, eskaerak ez direla proportzionalak defendatu zuen. Izkoren arabera, gazteok «talde terroristako kide» hartuko balituzte ere, aurreikusitako gutxienekoa (6 urte) desproportzionala da, indarkeriazko ekintzarik gabe. Egoera politikoa aldatu dela nabarmendu zuen, hala ere, defentsak, eta auzitegiaren doktrina ezin dela estatikoa izan, legean oinarrituta.