Aurrekontuen inguruko herri batzarra egingo da bihar Mutrikuko Zabiel Kultur Etxean
Herri batzarra egingo da bihar, martitzena, 19:00etan Mutrikuko Zabiel Kultur Etxean. Gaia 2014rako asmo nagusiak eta aurrekontua izango da. Aurrekontuak onartzeko bilera egin aurretik, bere asmoak aurkeztu nahi dizkie herritarrei udalak, diruaren planteamendua nola egin den besteak beste. Ogasunean lan handia egiten dabiltza eta herritarrekin partekatu nahi dute.