Lilatoia elkarrekin prestatzeko deia egin dute Markina-Xemeinen
Lilatoia prestatzeko aitzakiarekin, emakumeek korrika elkarrekin egiteko deialdia egin du Markina-Xemeingo Parekidetasun Batzordeak. Martitzen guztietan 18:00etan Boluko iturrian bilduko dira eta gaur izango da lehen prestaketa saioa.
Horrez gain, 2014ko lilatoian parte hartzeko Markina-Xemeingo udaletxean izena eman ahal izango da. Lasterketan soilik izena emateko hamar euro ordaindu beharko da eta autobusean ere izena emateko berriz hamabost. Dortsala, txipa eta kamiseta jasotzeaz udala arduratuko da eta lasterketa egunean banatuko dituzte. Izena emateko azken eguna otsailaren 21a izango da.