
Ongi Etorri beroa egin diote Lander Fernandezi Lekeition. Konpainiako elizaren aurrean batu ziren joan den bariku iluntzean herritar, senide eta lagunak. Txapela eta zapiak jantzi zizkioten eta loreak oparitu eta aurreskua dantzatu zioten, guztia musikagaz girotuta. Amaitzeko herriko hainbat lekutan jarrita zeuden bere argazkiak kendu zituzten.
Azaroaren 17an geratu zen aske Lander Fernandez bere abokatuak absoluzioa baieztatu bezain laister. 2002an autobus bat erretzea leporatuta epaitu zuten Lekeitioko udatiarra. Fiskalak 3 urteko kartzela zigor eskaera egin zuen; defentsa abokatuak, ostera, absoluzioa eskatu zuen.