Ondarroako Kalare Deuna Kofradiaren inguruan mugimendu apur bat egon da gaur goizean. Aurreko lau egunetan ez da baxurako arrainik sartu, eta gaur
txitxarroa –nahikoa handia– eta boba ekarri dituzte kamioiz.
10.000 kilo izan dira bentan saldu dituzten txitxarro kiloak: bataz beste, 2,11 eurotan.
4.000 kilo bobek, bestalde, 0,84 euro egin dituzte, bataz beste.

Azken asteetan modura, hiru-lau ontzi baino ez dabiltza arrantzan. Gainerakoak portuetan daude, berdel sasoia hasi bitartean.