Podiuma hemengoek hartu dute, beste behin ere. 2013ko Triatloi Galan bi lekeitiarrek eta bi ondarrutarrek jaso dituzte sariak:
Ander Okamika eta Iker Prieto Garraitz kirol taldekoek eta Ioana Osa eta Arantza Burgoa Koaxi triatloi taldekoek.

Ander Okamikak Euskal Herriko triatloi zirkuituko bi mailatako lehenengo sariak jaso ditu, nagusien mailan eta 23 urte azpikoetan. «Aspaldi jakin nuen saria emango zidatela eta pozik hartu nuen albistea. Izan ere, horrek orain arte jarraitutako bide beretik jarraitzeko indarra eta ilusioa ematen dit», adierazi du lekeitiarrak.
Iker Prietok, ostera, Euskal Herriko duatloi zirkuituko junior mailako bigarren saria jaso du.

Arantza Burgoa ondarrutarra, eskuman.
Ondarrutarrei dagokienez, Koaxiko Ioana Osa eta Arantza Burgoa triatletak izan dira nagusi 2013ko Triatloi Galan.
Osak nagusien mailako bigarren saria jaso du eta Burgoak V1 mailako lehenengoa.

Iona Osa ondarrutarra, ezkerrean.
Sariketa joan den asteko domekan egin zuten, Durangoko Plateruena kafe antzokian.
Besteak beste, Agustin Mendez Euskadiko Traitloi Federazioko presidentea eta Kepa Rodriguez, Julio Iglesias eta Xabier Oianeder Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako triatloi federazioetako presidenteak egon ziren, hurrenez hurren.
Antolatzaileen esanetan, sariketak «jendetza» batzu zuen Durangoko Plateruenan.