Landa XXI elkarteak, Tartekari Sarea izeneko programaren bidez, tratu txarrak jaso dituzten emakumeei informazioa eta orientazioa eskaintzeko bitartekariak eskuragarri jarri ditu.
Bolondres moduan ariko dira elkarteko kideak eta Lea-Artibai eskualdean zerbitzua eskainiko duen pertsona bat izango da. Pertsona honen zeregina, indarkeria sexista jaso duen emakumea eta arreta ematen dien elkarteen artean zubi lana egitea izango da. Horrez gain, indarkeria sexista kasuak antzematea ere elkarte honetako kideen ardura izango da. Elkartearen iritziz laguntza behar duen emakumearentzat, lehenengo kontaktua beraien inguruko norbaiten esku jasotzea hurbilagoa izaten da eta beraz, zuzenean zerbitzu edo erakunde batera jotzea baino errezagoa da.
Bolondres hauek, lan hau burutzeko beharrezko formakuntza jaso dute dagoeneko eta beraien lana isilpekoa eta anonimoa izango dela azpimarratu du elkarteak. Bizkaian lau pertsona ariko dira lan honetan eta horietako bat Lea-Artibai eskualdean izango da.
Harremanetan jartzeko
Lea-Artibai eskualdeko emakumeentzako arreta zenbakia: 688807503 da. Elkartearekin zuzenean harremanetan jartzeko, aldiz emakumeak@landa21.com helbidera idatzi daiteke.