
Auzipetuak auzitegira sartu aurretik.
Argazkilaria: Hodei Iruretagoiena
26/11 sumarioko 25 auzipeturen defentsa egin dute gaur, epaiketaren azken saioan. Tartean Gaizka Likona eta Zurine Gojenola lekeitiarrena.
Likonaren kasuan, berea ez zen etxe bat miatzera joan zirela, eta ez zutela azaldu zergatik adierazi du defentsak. Gojenolari dagokionez, bilera batean parte hartzea dela bere aurkako froga bakarra azpimarratu du. “Eta sei urtera zigortu nahi dute horregatik”.
26/11 sumarioko gazteei seina urteko kartzela zigorra eskatzeko argudioek oinarririk ez dutela salatuz amaitu zuen defentsak joan den egueneko saioa, Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta gaur argudio horregaz jarraitu zuen Kepa Manzisidor abokatuak.
Eñaut Aiartzaguenaren,
Gaizka Likona lekeitiarraren, Haritz Petralandaren eta Xabier de la Mazaren defentsa egin du Manzisidorrek saio-auziaren hasieran. Gazteek jasan dutena dela frogatu den indarkeria bakarra salatu du Manzisidorrek, eta horretan oinarritzen direla akusazioak.
Zazpi ordu
Banaka-banaka, auzipetu guztien defentsa egin dute abokatuek, eta 18:30ak aldera amaitu dute. Orduan, auzipetuei deitu die epaileak. Ainara Bakedanok hartu du hitza, eta euren alegatoa barikuan, Euskal Herrian aurkeztu zutela 40 lagunek adierazi du. «Eta gure herriaren gehiengoak babestu du”.
Goiz eta arratsalde luzatu den zazpi orduko auzi-saioaren ondoren,
epaiaren zain geratu da 26/11 sumarioko epaiketa.