2014ko aurrekontuen berri eman die Mutrikuko Udalak herritarrei
Iazko urtean 2009 urteko foru funtseko dirua itzultzea amaituta eta zorpetze maila jaisten doala ikusita, datozen bi urteak aurrekoak baino hobeak izatea espero dutela azaldu zuen herenegun, Zabiel kultur etxean, Joseba Palenzuela alkateak. «Mutriku Lantzen ere zorra ordaintzen doa», esan zuen. Etorkizunera begira, gauza gehiago egin ahal izatea izango du, hortaz, helburu udalak.
