Doluari aurre egiteko tailerra emango dute Lekeition
Otsailaren 24an, Doluari Aurre Egiteko tailerra antolatu du Lekeitioko Udalak. Hamar orduko ikastaroan doluak zelan bizi diren aztertu eta aurre egiteko pausuak jakitera emango dituzte. Gaztegunean emango da tailerra, astelehenero. Izena emateko, udaleko Ongintza Sailera jo behar da, edo 946034100 telefonora deitu. Ikastaroa doan da.