
Markina-Xemeingo Lea Artibai Ikastetxeak Lean Eskola jarriko du abian datozen hilabeteetan. Markina-Xemeingoa Lean kultura zabalduko duen Euskal Herriko lehen eskola izango da. Real Consulting-ek Valladoliden (Espainia) jarri zuen martxan lehenengo eskola urtarrilaren 29an, eta Lea-Artibai Ikastetxekoa izango du bigarrena.
Lanbide Heziketa bultzatu eta eskaintza produkzio sistemara egokitzea du helburu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Lanbide Heziketako sailburuordetzak eta Renault Consultingek bultzatutako proiektuak. «
Lean Kultura prozesuari baliorik ematen ez diona kendu eta lehiakortasunean irabazteko lan egiteko era bat da», azaldu dute Lea Artibai ikastetxekoek.
Instalakuntza berriak, Esperantza fabrika zaharrean kokatuko dira.